Iruñeko Udalak Nabut aukeratu du Descalzos Kaleko eraikin berriaren azkeneko garbiketak egiteko (8/03/2017)

 

Garbiketa sakon honekin amaitzen da Descalzos kaleko  47. 49. 51. eta 53. zenbakietan energía eraginkorreko etxeetako eraikina.

Lan hau Iruñea Zentro Istorikoak (PCH) hiriaren birsorkuntza eta ingurumenaren birgaitza alorrean hasitako prozesu baten parte da.

Nafarroa Ekonomia Sozialeko enpleguak sortzen dituen komunitate garrantzitsuenetariko bat bihurtzen da. (14/09/2016)

 

Urte honetako ekainaren 30ean, koperatibetan eta sozietate laboraletan lanean jarduten zuten pertsonen zifra kopurua 10.494raino handitu zen, %6,5 puntu gehiago iaz baino, Enplegu Ministerioa eta Gizarte Segurantzaren datuak kontuan hartuz. Beraz, Ekonomia Sozialeko enpresetako enpleguen handitzea Nafarroan 5 aldiz handiagoa izan da zifra nazionaleko batezbestekoarekin konparatuz.

Web-orri berria estreinatzen dugu (7/04/2016)

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingenieritza informatiko sailari esker, Iñigo Ezcurdia ikasleari bereziki, gure web-orria aldatzea posible izan dugu, eskaera berrira egokituz, erabateko web orrialde dinamiko batean bihurtuz,  bezero eta kolaboratzaileetarako hurbiltasuna lortuz.

Gure etxeko garbiketa zerbitzua Iruñerriko zonalde berrietara itritsi da: Mutiloa eta Uharte! (10/01/2016)

Gaur egun, gure zerbitzuak Iruñeako auzo desberdinetan eskeintzen ditugu eta iruñerriko beste udaletan zerbitzua finkatzea da dugun helburu nagusia. Burlatan, Atarrabian, Berriozarren, Berrigoitin, Berrioplanon, Artikan, Barañainen eta Antsoainen gabiltza. Gure profesionalitatea kontuan hartzen duten gero eta bezero gehiago ditugu.

Nabut Nafarroa, 2015eko Nafarroako eguna ospatzeko Nafarroako Parlamentuan ospatu ziren ekintzen muntaia burutu zuen. (3/12/2015)

Lehen aldiz bere ibilbidean, Nafarroako parlamentuak gizarteratze enpresa bat aukeratzen du Nafarroako Foru Komunitatearen ospakizunaren ekintzen antolakuntzarako, abenduaren 3an,  San Frantzisko Xabierkoan.

250 pertsonerako hornikuntza prestatu zen egun horretarako antolatutak zeuden ekintzak ospatzeko, hala nola bandera, eszenatokia, etab.

Nabut, Elkarkidek Tuteran eta Iruñean dituen bulegoak garbitzeko bi kontratu sinatu ditu. (11/10/2015)

Elkarkide, 1991ean sortutako zerbitzu enpresa bat da, irabazteko asmorik gabekoa, Nafarroan gaixotasun mentalak jasatzen dituzten pertsonei lana eskeintzeko zerbitzu okupazionalak eta laboralak ezarri zituen lehenetarikoa, hauen bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Helburu, filosofía eta balore berdinak ditugun gizarteratze enpresen harremanak ezinbestekoak dira guretzako.