HELBURUA

Nabut 2003an sortutako irabazteko asmorik gabeko enpresa bat da, helburu soziala nagusia izanik. Beraz, kalitatezko zerbitzuak eskeintzea eta, modu berean, atzerabide soziolaboralak dituzten gizon eta emakumeei gizarteratze aukerak ematea da gure helburu, hauen bizi kalitatea hobetu eta gizarteratze soziala lortzeko asmoz.

 

GURE KONPROMEZUAK

Kalitatezko zerbitzuak eskeintzea: gure bezeroen ongizatea da helburu nagusia, ezinhobeko zerbitzu bat emanez, tratu hurbil eta gizakor baten bidez, kostu interesgarri batekin.

Enplegua sustatzea: aukerak ez dituzten, hasierako formakuntza laboralaren beharra duten edota bere bizitzan zehar lana lortu ez duten pertsonei lanpostu bat eskeintzen diegu.

Banakako formakuntza ibilbideak ematea: lan jardueraren bidez, langileari laguntza soziala eta laborala ematen zaio, merkatu laboral arruntan barneratzeko menperatu behar dituzten gaitasunez hornituz.

Langileen ekintzak berdintasunez betetzea: emakumeen eta gizonen beharrak asetzeko dagokion neurriak ezarriz, hauen ekintzak berdintasunean ematen direla ziurtatuz. Horretarako, berdintasunerako helburuak ezartzen dituen plana prestatzen gabiltza, Nafarroako enpresen Genero Berdintasunaren kriterioak kontuan hartuz. Neurri desberdinak ezarriz, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak, baita ardura postuetan emakumeen presentzia sendotzeko neurriak ere.

Ingurunearekin bat egitea: kaltegarriak ez diren eta ingurune aldeko produktuak erabiliz, A&B laborategi kimikoko produktuak bezala, Gasteizen kokatzen dena, gizarteari konponbide berritzaileak eskeintzen dituena. Produktu guztiak ekoetiketa ekologikoa daukate, kriterio ekologikoak eta pasa beharreko kontrolak gainditzen dituela ziurtatzen duena, ingurunerako eta osasunerako kaltegarriak diren sustantziak baztertuz.

Ekonomia sozialaren apostu gara: ekonomi desberdin baten apostua egin dugu hasieratik, pertsona eta helburu sozialean oinarrituta.

Gure bideragarritasuna eta errentagarritasuna bermatzen duen eta lortutako onurak berrinbertitzeko erabiltzen dituen ikuspegi ekonomikoa dugu eredu, langileak kontratazteko, enpresaren azpiegiturak lantzeko edota langileen egoera hobetzeko. Nabut REASen partaidea da. REAS ekonomia solidarioaren sarea da, Nafarroako ekintza sozial gehienak biltzen dituena, baita pertsonaliki edota erakunde moduan bultzatzen dutenei ere.